Gutxi falta zaigu oporrak hartzeko, egia esateko ni irrikitan nago. Lehenengo hiruhilabete hau nahiko gogorra egin zait gauza berri asko ikasi behar izan dudalako.
Bihar amaitzen dut IKT dinamizatzailearen ikastaroa eta alde batetik penaturik geratzen naiz oso gustora egon naizelako baina beste aldetik gogoa nuen, zenbat lan egin behar izan dugun partaideok!!.
Besteak beste egindako mintegian argi geratu zaiguna zera da: gure ikaskideekin erabiltzen dugun metodologia aldaketaren beharra.
Esan nahi dudana ondo ikusten da bideo honetan.
behintzat pentsatzeari ekin diogu, ezta?
Escrito en ikt | Deja un Comentario »
Gaur egun umeek gero eta gehiago erabiltzen dute internet, informazio bilatzeko,jolasteko,nabigatzeko,programak edo musika jaisteko eta abar luze bat egiteko. Guk gurasok baita hezitzaileak ere kexkaturik ibiltzen gara, alde batetik ordu kopuruagatik eta beste aldetik segurtasun neurriagatik.
Asturias-en gurasoei laguntzeko asmoz SUPERPORTAL maskota sortu dute eta eskolaz eskolaz joateaz gain ikastaroak eta gomendioak ematen dizkie gurasoei.
Interesgarria delakoan honelako ekimena hemen duzue aukera ikusteko.
http://internetyfamilia.asturiastelecentros.com/superportal/opencms/superportal
Escrito en ikt | Deja un Comentario »
“Cambio climático en Infantil y Primaria”
Bideo hau Gijon-eko “El Llano, Martínez Blanco eta EEI Gloria Fuertes” Haur Hezkuntzako eta Lehen Zikoko ikasleek egina dago .
Bideoa hasten da kontatzen nola jaiotzen eta hazten diren landareak eta honekin batera klima aldaketaren ondorioak azpimarratzen dira: urtze,lehorte,uholde,sute eta izurri.
GUK GEUK klima aldaketa aldatu ahal dugu?Hitz hauek gogoratu behar ditugu gure eginkizunetan: “jeitsi,amatatu,birziklatu eta ibili”
Iraunpena: 04:15.
Escrito en Agenda 21 | Deja un Comentario »
Ikastolako geletan ordenadoreak dauzkagu umeek erabil dezatela,txoko honek arauak izan arren batzutan ez dakigu nola erabili edo zertarako osatu dugun, hori dela eta askotan gure burua aputurtzen dugu umeei gustatuko zaien baliabideak bilatzen( beti erabiltzen ditugun programameekin aspertutik daude eta).
Asmo honekin hemen uzten dizkizuet helbideak,umeen gustokoak izatea espero dut:
- http://www.childtopia.com/index.php?newlang=eus
- http://www.edukiak.info/locale/select/step02.do?localeSelected=eu&rememberLocale=on
Zuzen jarri ditut euskeraz ikus ahal izateko.
“edukiak. info” aukeratzen baduzue, honako hau egin behar duzue jolasak aurkitzeko:klikatu gidatutako bilaketa, menu luze bat zabaltzen da eta haur hezkuntza aukeratu ondoren topatuko dituzue ipuinak, jolasak, ariketak, tekatua ezagutzeko iharduerak,eta abar luze bat.
Ondo pasa!!!!
Escrito en Haur Hezkuntza | Deja un Comentario »
Escrito en General | Deja un Comentario »
Jolas ordua da, umeak jolastokian daude, bai poztasuna!
Hurbilduz gero konturatuko gara erderaz hitz egiten dutela.Zer egin dezakegu?
Momentuz ikastolan egoera hau aztertzen ari da, oraindik ez dakigu zer egingo dugun, baina ezin dugu denbora galdu.
Beharbada hau entzutea ez legoke gaizki, ezta?
Oskorriren kanta da – Euskal Herrian Euskaraz
Escrito en ikastola | Deja un Comentario »
Azken bi astetan gaude pentsatzen interesgarriak izango direla IKT-ak gure curriculuman sartzeko webquestak erabiltzea, hau ez da gauza berria, aspaldidanik erabili dira ikastetxeetan eta erreza da adibideak topatzea.
Hona hemen adibide batzu:
Escrito en ikt | Deja un Comentario »
Irakurri dut(Isidro Vidal-ek idatzitakoa) nola igotzen den bideo bat eta frogatu nahi dut ea lortzen dudan!
Escrito en ikastola | 1 comentario
Ikastolako andereño batek Madrilen eskolako baten helbidea eman zidan orain dela gutxi, hor denbora luze daramate IKTesperientziak egiten ume txikiekin, interesgarri delakoan hemen aipatzea ondo iruditu zait.
Txokoetan egiten dute lan eta informatika txokoa antolatu zuten :el rincón de ordenador
Escrito en Haur Hezkuntza | Deja un Comentario »


