Zer gertatzen da irakaskuntzan? ,zergatik kostatzen zaigu hainbeste aldaketak egitea? , irakasten diegu umeei gaur egungo gizartean ikasteko eta etorkizunean bizitzeko behar izango dutena?
Mr. Winkle-k 100 urte darama lo baina bapatean esnatzen da eta kalera ateratzen da, hor eraikuntza erraldoiak topatzen ditu eta pentsatu barik batean sartzen da.Harrituta geratzen da jendea lanean ikustean, zer dira lan-tresna horiek?,nola hitz egiten dute haien artean?, aldaketa gehiegi dira berarentzat! Pixka izuturik eta erdi gaixorik hospitalera doa, baina hara non berriro horrelako makin arraroak ikusten dituen; beno behintzat oso lagungarriak izan dira berarentzat eta askoz hobeto sentitzen da.Berriro kalera ateratzen da eta nahiko ibili ondoren eskola baten aurrean gelditzen da.Hemen ere hainbeste aldaketak ikusiko ditu? Sorpresa, ia ez dago aldaketarik!!!!! Irakasleek jarraitzen dute lehen bezala azalpenak ematen eta umeek orduak eta orduak ematen dituzte entzuten.Baina, zer da hor bazter batean dagoena hautsez beterik?Orduan konturatzen da bulegoetan eta hospitalean ikusi dituen makina arraro horiek .Hau poztasuna, nahiz eta 100 urte pasatu eskolan berdin jarraitzen dute.


Zure baimenarekin jarriko dut bideoa eta zure hausnarketa ere. Oso ongi!