Feeds:
Entradas
Comentarios

Gure ikastolan haur hezkuntzako geletan  ordenadoreak ditugu eta benetan etekin handiak ateratzen dizkiegu.
Dokumento honetan oso ondo azalduta dago zer egin dezakegun gure geletan.uso-pedagogico-del-ordenador

 

Helbide honetan topatu dut: http://enlacesarecursoseducativos.wikispaces.com/

Webquest

Aurtengo inauteriko gaia HERRI KIROLAK dira. Lan handia izango dugu ikastolan baina webquest hau erabiltzen bada , beharbada atseginagoa izango da.
Haurrek herri kirolari buruz ikasteaz gain elkar arteko laguntza ematea ere ikasiko dute  baita erantzukizunak hartzea ere.

herri-kirolak

IKT GAITASUNAK

Alkartu ikastolan talde bat izan genuen IKT gaitasunak aztertzeko .Hasieran nahiko galduta egon arren hemen topatuko duzue dokumentua egitea lortu genuen; momentuz -beste gauza izan ez arte edo aldaketak egin ez arte- oso baliogarria izango delakoan hemen uztea pentsatu dut.

IKT gaitasunak haur eta lehen hezkuntzan
pdf deskargatzeko aukera

Gure metodologia

Hauek dira azken boladan gehien entzuten ditugun hitzak: teknologia berriak, curriculo berria, lege berria, gaitasunak edo konpetentziak…..
Baina zer gertatzen den metodologiarekin?
Aspaldidanik ikusita neukan bideo hau berrikusi dut gaur, benetan interesgarri!
NOLA IKASTEN DUGU? ba, EGITEN.
Bideoan konstruktibismoaren buruzko ausnarketa egiten da.

INTERNET

Nahi ta nahi ez hemen dugu iraultza digitala, bideo honetan azaltzen den moduan Internet-ek gure bizitza aldatu egin digu.

informe-semanal

Zer gertatzen da irakaskuntzan? ,zergatik kostatzen zaigu hainbeste aldaketak egitea? , irakasten diegu umeei gaur egungo gizartean ikasteko eta etorkizunean bizitzeko behar izango dutena?

Mr. Winkle-k 100 urte darama lo baina bapatean esnatzen da eta kalera ateratzen da, hor eraikuntza erraldoiak topatzen ditu eta pentsatu barik batean sartzen da.Harrituta geratzen da jendea lanean ikustean, zer dira lan-tresna horiek?,nola hitz egiten dute haien artean?, aldaketa gehiegi dira berarentzat! Pixka izuturik eta erdi gaixorik hospitalera doa, baina hara non berriro horrelako makin arraroak ikusten dituen; beno behintzat oso lagungarriak izan dira berarentzat eta askoz hobeto sentitzen da.Berriro kalera ateratzen da eta nahiko ibili ondoren eskola baten aurrean gelditzen da.Hemen ere hainbeste aldaketak ikusiko ditu? Sorpresa, ia ez dago aldaketarik!!!!! Irakasleek jarraitzen dute lehen bezala azalpenak ematen eta umeek orduak eta orduak ematen dituzte entzuten.Baina, zer da hor bazter batean dagoena hautsez beterik?Orduan konturatzen da bulegoetan eta hospitalean ikusi dituen makina arraro horiek .Hau poztasuna, nahiz eta 100 urte pasatu eskolan berdin jarraitzen dute.

Wild Web Woods

Wild Web Woods internetik nabigatzeko joku bat da. Joku honetan maitagarri ipuinak aurkituko ditugu eta hauei esker umeek ikasiko dituzte interneten egon daitezkeen arriskuak.
Jokua ikusteko helbide honetara jo behar duzue: www.wildwebwoods.eu .
Gehiago jakin nahi baduzue”Educación Tecnologica“blogan sar zaitezte.

                                        widwebwoods.jpg

ikt eta eskola

Joan den astean ” Informe Semanal” programan, Ariño-n  bizin diren haurrek nola ikasten duten ikusteko aukera izan genuen.
Pizarra Dixital blogan honen berri daukagu.

Ariño, el pueblo interactivo

Berde-Berdea

2007-2008 ikasurterako ingurumen proiektuan sartzeko aukera dugu jadanik.Bertan azaltzen den moduan proiektu honek honako helburu hauek ditu: ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta gaztetxoak haren aldeko ekintzaile bihurtzea.
Helburu hauek lortzeko bost gai lantzen dira:bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoagoak eta klima-aldaketa.
Behin sartzuz gero pelikulak, galderak, idatzizko materiala, ariketak eta abarra ikus ditzakegu.                  

                      berde-berde.gif

Proiektu honen berri izan dut Jose Ramón Rodrigoren bloga irakurtzean.

Irakaskuntza eta blogak

Irakaskuntzan, ia maila guztietan gero eta  blogaren erabilera zabalagoa ikusten dugu.
Domingo Méndez-en  blogan oso interesgarria den sarrera ikusi dudanez hemen aipatzeak merezi duelakoan uzten dut.

                            cnice.gif

Entradas antiguas »